Haurdunaldi lasai eta natural bat bizi
Naturopata batek lagundua izan Kanbon edo distantzian Aipa dezagunZure buruari galdetzen diozu zergatik zure haurdunaldia ez den amestu zinuen bezela iragaiten ?
- Denbora ainitz pasatzen duzu informazioak liburuetan eta interneten xekatzen.
- Haurdunaldia eta izan behar den elikadurari buruz aurkitzen dituzun informazio kontraesankor ugarien artean galdua senditzen zira.
- Ez dakizu zer jan zuretzat eta zure niniarentzat behar guziak aseak izaiteko.
- Zure niniari hoberena eman nahi diozu.
- Haurdunaldiari lotutako arazoak badituzu : gohaindurak, haurdunaldiko diabeta, liseriketa arazoak, ORL arazoak, anemia, mikosiak edo beste.
- Haurdun izanki, sendagai alopatiko biziki guti har ditzakezu. Ez dakizu zer gauza natural hartzen ahal zinuken.
- Errusiar mendi emozionalak bizi dituzu.
- Zure gorputzeko eraldaketak ez dituzu ongi bizi. Sobera pizu hartzeaz beldur zira eta ondotik ez galtzen lortzeaz.
- Zure laneko egunak zailak dira.
- Akitua eta pizua senditzen zira, tentsioak dituzu gorputzean. Goxotasun gogoa duzu.

Haurdunaldia sobera baliotsua da ez baliatzeko
-
-
- Emazte batzuek bukaeran pentsatzen dute normala dela haurdunaldi denboran osasun arazo handiak izaitea. Pazientziarekin, ezer egin gabe pasatzea itxoiten dute.
- Ainitz dira gohaindurak edo igoera azidoak dituzten emazteak adibidez, bainan ez da fatalitate bat.
- Errusiar mendi emozionak kudeatzeko teknikak existitzen dira.
- Galdua izaitearen sentimenduarentzat, informazio kontraesankorrren artean gainditua izaiteak ere, aterabideak baditu.
- Ez pentsatu kale itsu batean zirenik. Domaia litzateke zure haurdunaldia zapuztea. Haurdunaldi bat ez da usu gertatzen emazte baten bizian. Momentu baliotsu bat da.
- Aterabideak existitzen dira. Gauzak aldatzen ahal dituzu. Egun hobeak izanen dira. Lagundua izaitea onartu behar da.
-
Imaginatu haurdunaldiari lotutako arazorik gabe iratzartzen zirela.
-
- Haurdunaldi lasai bat bizi duzu. Ez duzu arazorik edo guti eta badituzularik, badakizu nola artatu naturalki.
- Badakizu zer jan. Ezagutzak badituzu zure eta niniaren beharreri buruz haurdunaldiko etapa ezberdinetan.
- Elikadura sano eta natural bat duzu. Errezeta ideiak badituzu.
- Zure emozioak hobeki kudeatzen lortzen duzu. Zure gorputza eta bihotza gehiago entzuten dituzu.
- Zure ninia zure barnean senditzea apreziatzen duzu. Ongi senditzen zira, uros, zoriontsu.

Egun on, Ihitza Parot Pauget naiz.
Naturopata Kanbon edo distantzian
-
- Erabaki on bat hartzeko punduan zira, lagundua izaitearena.
- Gure erosotasun zonatik ateratzeak beldur egiten du. Ez da beti errexa aldaketak egitea.
- Momentu hortan naiz ni jokoan sartzen. Elgarrekin, zure elikaduraz mintzatuko gira, zure gorputzaren funtzionamenduaz, zure ohituretaz eta zure bizi historiaz.
- Zure oreka berriz atxeman dezazun lan eginen dugu. Zurekin adostasunean den elikadura eta bizi higiene bat aurki dezazun, zure haurdunaldiko etapa ezberdinetan.
- Nere laguntza ez da zure medikuaren, ginekologoaren eta emaginaren segipenaren ordezkoa, osagaia da.
- Akziora pasatzeko garaia da. Dei batekin hasten da. Dei hortan zure momentuko egoera hobeki ulertzen hasiko naiz, ahal bezain ongi lagundu ahal izaiteko gisan.
Nola laguntzen ahal zaitut ?
Laguntzen ditut :
- Haurrak ukan nahi nahi diuzten emazte eta bikoteak aurrekonzepzioko hitzordu batentzat (fertilitatea).
dealean, haurdunaldi bat binaka prestatzen da kontzepzioa baino 6 hilabete lehenago niniaren « terreno » ahal bezain hobea izaiteko.
Elikadura, gibelaren garbiketa, hormona sistemaren orekatzea, oinetako erreflexologia erabiliz.
- Haurdun diren emazteak :
elikadura ama eta niniaren beharretara egokitzeko haurdunaldiko etapa ezberdinetan,
haurdunaldi garaiko arazoak naturalki goxatzeko (haurdunaldiko diabeta, gohaindurak, zirkulazio arazoak, anemia, zailtasunak liseriketa arazoak, lo arazoak…).
Elikadura, oinetako erreflexologia, senda belarrak, hidrologia eta haurdunaldiko masaia erabiliz.
- ama gazteak :
bular emaitea laguntzen, bularra emaiten duten emazteen elikadura hobetzen, post-partum depresioa saihesten…
Elikadura, oinetako erreflexologia, senda belarrak, hidrologia eta masaia erabiliz.

Iritziak
Egin dizkidan proposamenak nere posibilitateak errespetatu dituzte eta nere ohiturak aldatu ahal izan ditut. Elikatzeko manera berriek erosotasun eta bihotz berotasun bat ekarri didate.
Sinplea eta eraginkorra, nere egunerokoa elikadura biziago bat integratu dut. Eragin poisitbo bat du nere moralan eta nere energian.
Ihitza biziki goxoa da eta ezagutzen dituen tresnek on egiten dute!!
Guziz aholkatzen dut!
Milesker handi bat. »
Laetitia
Nola hasten gira?
Kontaktatzen nauzu
Hitzordu bat adosten dugu
Lehen saioa
Naturopatiako kontsulta bat zuretzat egina ote da ?
Naturopatiako kontsulta bat zuretzat egina da
-
- Zure ohidurak aldatzeko erabakia bazira.
- Proposatuko dizkizudan aholkuak segitzeko erabakia bazira.