Zer itxoin?

Sinpleki, hona nola funtzionatzen dudan

1. etapa : Eskua luzatu !

 Lehen etapa ni kontaktatzea da. 06 58 31 18 58 zenbakira deitzen ahal nauzu eta ahal bezain laster erantzunen dizut.

Nere erantzungailua entzuten baduzu, ez kezka, seguraski kontsulta batean naiz bainan, mezu bat uzten ahal didazu eta ahal bezain laster deituko zaitut.

2. etapa :Telefono deia

E-mail, SMS edo telefonoz, elgar deitzeko momentu bat finkatzen ahal dugu. Galdera batzu eginen dizkizut ezagutza egiteko eta zure problematika ulertzeko, laguntzen ahalko zaitudala segurtatzeko.

Dei horren bukaeran, jakinen duzu nerekin lan egin nahi duzun ala ez eta lehen hitzordu bat finkatzen ahalko dugu elgarrekin.

3.etapa : Lehen kontsulta

Nola iragaiten da saio bat ?
Ordu bat eta erdi kondatu behar da lehen kontsultarentzat eta ordu bat ondoko saioentzat.
-Zure bizi moldearen explorazioa (elikadura, loa, aktibitate fisikoa, harremanak, ziklo hormonala, lana…),
-Zure sistema ezberdinen funtzionamendua (hormonala, nerbio, liseriketa, imunitatea) eta garbiketa organoena (gibela, hesteak, giltzurrunak, larrua eta birikak).
-Biziaren arbola : zure ibilbide eta eritasunak sortzeaz geroztik.
-Iridologia eta keinu fisiko batzuen obserbaketa.
Elementu guzi horiekin bilan naturopatiko bat egiten dut.
Kontsultaren ondotik, 24 ordu barne, aholku fitxa pertsonalizatu bat igorriko dizut e-mailez. Ez dira bi berdinak : elikadura, bizi higiene eta elikadura osagai edo senda belar aholkuekin.

4. etapa : Aholkuen aplikatzea

Zuri da akzioan sartzea, emanen dizkizudan aholkuak aplikatzea. Ahal bezain ongi gidatuko zaitut.

E-mailez edo telefonoz disponible gelditzen naiz zure galderei erantzuteko.

5. etapa : Segipena

 Berriz elgar ikus dezakegu naturopatiako segipen saio batentzat edo hardunaldiko masaia batentzat, emazteentzako masaia batentzat, oinetako erreflexologia saio batentzat edo Hopi kandelak egiteko.