Galdera ohizkoenak
Ukaiten ahal zenituzken galdera batzuk:
Zoin dira zure prezioak ?
Hona nere prezioak :
- Naturopatiako lehen hitzordua 1h30: 60€ (80 €-ren ordez) (hitzordua + ahoku fitxa barne)
- Naturopatiako segipen saioa 1h: 60€
- Emazteentzako masaia 1h: 60€
- Emazteentzako masaia forfet: 160€ (180€-ren ordez)
- Haurdunaldiko masaia 1h: 60€
- Haurdunaldiko 3 masaia forfeta 160€ (180€-ren ordez)
- Oinetako erreflexologia 1h: 60€
- Oinetako erreflexologia 3 saioko forfeta: 160€ (180€-ren ordez)
- Haurdunaldiko segipena: 200€ (240€-ren ordez) (3 naturo hitzordu + 3 aholku fitxa + hurdunaldiko masaia 1 barne )
- Hopi kandelak 30 minutu: 30€
Sekuritate sozialak dirua itzultzen ote du ?
Momentuz sekuritate sozialak ez du naturopatiako hitzorduen dirua itzultzen. Mutuela batzuek saioen parte bat haien gain hartzen dute. Zure mutuelari eskatu. Haieri aurkezteko faktura bat emanen dizuet.
Kontsulta distantzian egin ote daiteke ?
Bai. Zure hautua bada, Zoom esteka bat bidaliko dizut hitzordua distantzian egin ahal izaiteko. Kasu horretan, ez dut iridologia praktikatzen ahalko.
Hitzordu bakar bat aski ote da ?
Nahi duzunaren arabera da.
Lehen ideia bat izan nahi baduzu, hitzordu bakar bat aski izan daiteke.
Aldiz, aldaketa sakonak egin nahi badituzu, segipen bat egokiagoa izanen da.
Noiz kontsultatu ?
Noiz nahi. Dependitzen du.
-Haurdunaldi bat prestatzeko, ama, aita eta niniaren terrenoa hobetzeko, hoberena kontzepzio baino 6 hilabete lehenago egitea da.
-Haurdunaldi denboran : sintomen arabera edo haurdunaldi hasieran elikadura plantan ezartzeko, hiruilan behin edo hilabetean behin, bakoitzaren beharren eta budgetaren arabera.
-Haurdunaldiko masaiarentzat : haurdunaldiko lehen hiruila saihestu.
-Detox kura batentzat, udaberria da momentu aproposena. Sasoin hortan da gibela bere energia azkarrenean.