Haur bat ukaiteko laguntza
Haurdun izaiteko eta haurdunaldia bururaino eramaiteko naturopata baten laguntza izan Aipa dezagunDuela zenbat denbora itxoiten duzu haur hori ?
- Dena saiatu duzu haurdun izaiteko eta ezerk ez du funtzionatu ?
-
Duela zenbait denbora prest senditzen zirela familia bat sortzeko. Proiektu amankomun hori partekatu nahi duzun bikotekide bat baduzu eta egoera ekonomiko egonkor bat. Alta, zure amets handienak konkretizatzen tardatzen du, desio duzun haurra ez da heldu. Bitartean ordulari biologikoak itzultzen segitzen du. Itxoitea zaila bilakatzen ari da.
-
Familia bat sortu, haur bat ukan, burasoak bilakatu… bizi proiektu bat da zuretzat. Betidanik haur bat ukan nahi izan duzu eta kezka igotzen hasia da… Ez buraso izaitearen urduritasuna, ez haurrik izatea laguntzeko.
-
Hilabete bakotx, kezka bakarra duzu : berriz hilabetekoak izaitea, haurdunaldia aldi huntako ez delaren seinale eta oraindik itxoin beharko da…noiz arte ?
-
Aski duzu zure zikloen eta hitzordu medikalen erritmora bizitzea, horri bakarrik pentsatzea !
-
Obsesio bat bilakatu da, beti horri pentsatzen duzu, karrikan eta ezagutzen dituzun jendeen artean haurdun diren emazteak ikusten dituzu. Zure bikotekidearekin konfliktu iturri bilakatzen da eta hobendun senditzen zira.
-
Ingurumenaren presioa senditzen duzu, denbora aurrera doa. Denbora joan arau, haurdun gelditzeko txantzak ttipitzen direla diozu zure buruari. Ez ulertua izaiteko sentimendua duzu, injustizia, etsipena senditzen duzu… Zergatik neri gertatzen zait ?
-
PMA ibilbide bat hasiko edo hasia duzu eta ondoan lagundua izaiteko beharra duzu.
-
PMA ibilbide bat hasia duzu, protokolo pizuak jasan dituzu efektu sekundarioekin eta ez du oraindik funtzionatzen.
-
Osasun profesional ezberdinak ikusi dituzu eta inork ez dizu oraino egiazko soluziorik ekarri.
- Etxamin medikalak pasa dituzu eta berria hor da : IOP edo obario urritasun goiztiarrean zira eta soluziorik ba ote den galdezkatzen zira.
- Horra, pilula gelditzea erabaki duzu nini baten proiektua duzuelako eta zure gorputza prestatu nahi duzu.
- Endometriosia, SOPK edo beste osasun arazo bat duzu eta nini proiektu bat hasi nahi duzu ahal bezain forman izanez ?
-
Jadanik haurdun izan zira eta ondoko haurdunaldia gehiago prestatu nahi duzu ?
-
Jadanik haurdun izan zira bainan tamalez ez da bururaino joan (hautuz edo ez). Laguntza behar duzu zure burua zaintzeko ?
Zure egoera edozein izanik ere, ataka gaizto batean senditzen zira eta ez dakizu gehiago zer egin.
Inork ez du denborarik galtzeko haurdun izateko
-
Emazte batzu isolatzen dira eta momentu latz horiek bizitzen bakarrak direla pentsatzen dute.
-
Haien proiektua eskura ezina dela penstatzen dute eta inoiz ez dela konkretizatuko.
-
Haien fertilitate arazoak definitiboak eta gaindi ezinak direla pentsatzen dute.
-
Ez dute laguntzarik eskatzen eta bakarrik lortu nahi dute.
-
Alta, bakoitzari egokitutako aterabide bat bada.
- Bakarrik egoiten girelarik zailagoa eta luzeagoa da aterabide baten aurkitzea eta batzutan ez da inoiz lortzen.
- Laguntza behar dugula onartu behar da.
- Emaitzak nahi izaitea, aldaketa onartzea da ere.
- Zure desio handiena lortu dezakezu, familia bat osatzea, haur bat ukaitea eta beste batzu ondotik ere nahi baduzu.
Irudika ezazu zure ninia besoetan duzula iratzartzen zirela…
-
Horra, haur bat ukan duzu. Familia handitu da. Zoriontsu senditzen zira. Azkenean, zure ametsa bete da. Zure determinazioak eta motibazioak bere fruituak eman ditu.
-
Fertilitate arazoak urrun dira zure gibelean.
-
Zure indar guziak sariztatuak dira besoetan duzun niniarekin.
-
Zuen bikote proiektua konkretizatu da. Zoriontsu zira zure bikotekidearekin abentura hori hasteaz.
Nola laguntzen ahal zaitut zure helburua kausitzen ?
Egun on, Ihitza Parot Pauget naiz, naturopata.
Emazteak laguntzen ditut haurrak ukaiten. Nere kabinetean errezebitzen zaitut Kanbon Euskal Herrian edo distantzian.
- Erabaki on bat hartzeko punduan zira, lagundua izaitearena.
- Ohiturak aldatzea ez da sekula erosoa, beldurgarria izan daiteke.
- Horregatik zure erosotasun zonatik ateratzen laguntzen ahal zaitut.
- Fertilitateari lotutako arazoeri interesatu naiz, nihaurek 3 haur ditudalako. Neretzat garrantzitsua da bikoteak buraso izaitearen abentura eta zoriona ezagutzen laguntzea.
- Bide hortan laguntzen zaitut konzebitzeko xantzak optimizatzeko, zure fertilitatea sustengatzeko, zure gorputzeko funtzioak hobetzeko. Etapa ezberdinetan laguntzen zaitut, hala nola medikuntzak lagunduriko prokreazio ibilbide (PMA) denboran.
PMA ibilbide denboran, tratamendu hormonalak pizuak izan daitezke kudeatzeko gorputzarentzat eta emozionalki ere. - Hortarako, zure elikaduraz, zure liseriketaz, zure gorputzaren funtzionamendu orokorraz mintzatuko gira. Zure ohitureri ere interesatuko gira, zure loari, zure emozioen kudeaketari, zure bizi istorioari.
Zure zikloen ibilmoldea esploratzeko denbora hartuko dugu, zure fertilitate leihoa... - Nini proiektu bat baduzu edo jadanik PMA ibilbide batean bazira, naturopatiak laguntza handi bat ekartzen ahal dizu hobeki prestatzeko.
- Naturopatiako laguntzak ez du mediku segipen bat ordezkatzen, osagaia da.
- Garai hori elikadura orekatze pertsonalizatu bat egiteko aproposa izanen da. Oreka hormonala berriz sendotzeko eta gorputzaren garbiketa bat egiteko momentua da ere. Ninia hor izan aintzin gorputzeko toxinak bota eta behar diren elikagaiak ekartzekoa ere. Lasaiketa tresnak ere proposatuko dizkizut, beldurreri buruzko elkarrizketak, aholkuak, bihotz oneko entzunketa, sustengua...