Zure emazte bizian laguntzen zaitut

aturopata baten laguntza izan emazteen bizi etapa ezberdinak zeharkatzeko eta emazteen osasun arazoei aterabideak aurkitzeko
Aipa dezagun

Emazteen bizi etapa ezberdinen laguntzea

Emazteak haien biziko etapa bakoitzean laguntzen ditut. Etapa batzu zeharkatzeko zailagoak izan daitezke. Nere helburua zuei harmonia eta autonomia ekartzea da, zuen gorputza ulertuz eta aldaketa garai horieri egokituak diren naturopatiako tresna batzu emanez.

Nerabezaroa

Pubertaroa gazte guzientzat nahaspila bat da. Haurtzarotik nerabezarora pasatzea markatzen du. Aldaketa hori hormonala da bainan arlo fisiko zein psikologikoan eraginak baditu.
Neska gazteentzat, pubertaroa obarioen aktibitatearen hasierak markatzen du. Horrek eragin ezberdinak izan ditzazke, hala nola : pizu hartzea, hilabetekoak aintzin edo bitartean minak, ile edota larru koipetsua, aknea, izerdi gehiago botatzea...
Abiatze on bat hartzen laguntzen zaitut, baita oreka hormonala hobetzen, zure emazte gazte gorputzean ongi senditzeko eta zure baitan konfiantza berriz aurkitzeko.

Hilabetekoen zikloak

Zure hilabetekoen zikloaren ezagutzan eta obserbaketan laguntzen zaitut.

Amatasuna

Zure amatasun ibilbide guzian zehar laguntzen zaitut aholku pertsonalizatuekin, zuretzat, zure bikotekidearentzat eta zure niniarentzat ere bere sortzearen ondotik.

Konzebitze aurrea :
Zuen terrenoa prestatzen laguntzen zaituztet (2 bikotekideena) kalitatezko haziak ereiteko. Momentu ideala da burasoen defentsa imunitarioak hobetzeko, metalismoa harmonizatzeko, konzebitzeko xantzak optimizatzeko.
(Xehetasun gehiagorentzat, « Fertilitatea » espezialitatearen erlaitza begiratu.)

Haurdunaldia :
Aholkuak emaiten dizkizut zu eta zure niniaren elikadura behar guziak estaltzeko.
Haurdunaldiari lotutako arazoak (gohaindurak, haurdunaldiko diabeta, zango pizuak…), zure emozioak, zure estresa, pizu hartzea mugatzea eta haurdunaldi guzian zehar energia hein on bat mantentzen lagunduko zaitut.
(Xehetasun gehiagorentzat, « Haurdunaldia » espezialitatearen erlaitza begiratu.

Post-partum :
Berbitalizazio programa batekin lagunduko zaitut bizi berri hortan (energia berreskuratzen, bularra emaiten, emozioak kudeatzen, pizua galtzen…). Zure guraso jestu berrietan konfiantza hartzen laguntzen zaitut, zure haurraren garapen ona segurtatuz.

Menopausia

Menopausia, sortzea, pubertaroa eta lehen hilabetekoak bezain naturala den fenomeno fisologiko bat da. Emazte guziak hunkitzen dituen transizio garai bat da, 30 edo 40 fertilitate urteren ondotik.

Naturopatiak aterabide goxo batzu ekartzen ditu pizua mantentzeko, menopausiaruntz bilakaera natural bat sustengatzeko, arazoak direlarik jenak apaltzeko, lo on bat eta lasaitasuna berreskuratzeko baita osteoporosia prebenitzeko.

Nere errola zu laguntzea da, menopausiako etapa hori harmonian iragaiteko. Zure oreka atxemaiteko, ongi izaite fisiko eta emozional batekin, efektu negatiboak kenduz edo mugatuz.

Elikadura, landareak, olio esentzialak, olio begetalak, Bach-en loreak… Soluzio natural ugari badira aldaketa hormonal hori errexkiago pasatzeko, lasaitasun eta goxotasunarekin.

Emazteen osasun arazoen laguntzea

Batzutan nahasmenduak izan ditzazkezu, noiztenkakoak edo kronikoak. Nere helburua epe laburrean arintze bat ekartzea da eta epe ertain edo luzera, zure problematikaren hobetze bat, zure terrenoa orekatuz.
Aholkuak emaiten dizkizut zure arazo hormonalak estabilizatzeko edo soluzionatzeko. Hala nola :
• aintzineko minak edo Sindrome premenstruala (SPM)
• hilabeteko minberatsuak
•ziklo irregularrak
•desoreka hormonalak
•pisa infekzioak
• mikosiak
• flora baginalaren berrorekatzea
• endometriosia
• obario polikistikoen sindromea (SOPK)
• hilabetekoak ez gehio izaitea
• larru arazoak (aknea, ekzema, psoriasis…)
• tiroide arazoak
•pilula kontrazeptiboaren gelditzea
• …

Nere ikusmoldea

Egun on, Ihitza Parot Pauget naiz, naturopata.
Nere kabinetean errezebitzen zaitut Kanbon Euskal Herrian edo distantzian.
  • Erabaki on bat hartzeko punduan zira, lagundua izaitearena.
  • Ohiturak aldatzea ez da sekula erosoa, beldurgarria izan daiteke.
  • Horregatik zure erosotasun zonatik ateratzen laguntzen ahal zaitut.
  • Elgarrekin, zure elikaduraz mintzatuko gira, zure liseriketaz, zure gorputzaren funtzionamenduaz orokorki. Zure ohituretaz ere, zure loaz, emozioen kudeaketaz eta zure bizi historiaz.
  • Beharren arabera, elikadura egokitze pertsonalizatu bat plantan emaitea, oreka hormonala berreskuratzea, gorputzeko toxinen garbiketa bat edo behar diren elikagaien ekartzea landuko dugu. Lasaiketa tresna batzu, trukaketak, aholkuak, borondate oneko entzutea, sustengua proposatuko dizkizut.
  • Akziora pasatzeko garaia da. Dei batekin hasten da. Dei hortan zure momentuko egoera hobeki ulertzen hasiko naiz, ahal bezain ongi lagundu ahal izaiteko gisan.

Nola hasten gira?

w

Kontaktatzen nauzu

Hitzordu bat adosten dugu

Lehen saioa