Naturopata baten laguntza izan

Kanbon Euskal Herrian edo distantzian

 

Nor naiz?

 

Ihitza Parot Pauget naiz.

Nere haurtzarotik gauza naturalei interesatzen naiz : senda belarrak, olio esentzialak, masaiak, elikadura… Naturopatiari lotua den guziari azkenean, lotura egin gabe.
15 urtez andereno izan naiz euskaraz, familiako bidea segituz.
3 semeren ama naiz (2012, 2014 eta 2018an sortuak). Nere haurdunaldiak eta erditzeak intentsoki bizi izan ditut eta amatasunak sakonki eraldatu nau.
Maite izanen nuen naturopatia nere haurdunaldiak aintzin ezagutzea, medikuntza konbentzionala osatzeko, haurdunaldia aintzinetik binaka prestatzeko, niniaren, amaren eta aitaren terrenoak hobetzeko…
Naturopatia Tolosako EuroNature eskolan ikasi dut asteburuetan (asteburu bat biren gain eta 3 aste uztailan 3 urtez) nire famili bizia, nire lana eta nere formakuntza uztartzeko.

Emazteak haien biziko etapa ezberdinetan laguntzen ditut. Haurdunaldiaz pasionatua izanki, haurdun diren emazteen segipeneen espezializatu nahi izan dut. Nanaturopathe-en « Naturo’Grossesse » formakuntza segitu dut eta L’Union-eko Shen-ti eskolako« Massage femmes enceintes » formakuntza.

Emazteentzako masaiak, haurdun diren emazteentzako masaiak, oinetako erreflexologia saioak eta Hopi kandelak ere proposatzen ditut.

Nere Kanboko kabinetean errezebitzen zaituztet edo distantzian, euskaraz edo frantsesez.

Nire segipena

 

Naturopata naiz.

Zer da naturopata bat ?

Osasun edukatzaileak gira, prebentzioa egiten dugu. Jendeen terrenoa eta ohiturak hobetzen lan egiten dugu. Desorekak badirelarik, elementu naturalak erabiltzen ditugu, gorputza oreka hori berriz atxemaiten laguntzeko.

OMSak medikuntza tradizional bezala ezagutu du, txinatar medikuntza tradizionala eta ayurveda bezala. Naturopatiak horien printzipio berdinak partekatzen eta aplikatzen ditu :
-Naturopatiak gizakia bere osotasunean laguntzen du.
-Naturopatian, arazoaren jatorria xekatzen dugu.
Sintomak gorputzaren mezuak dira eta autoan pizten diren argi gorriak bezala dira.
Energia bitalan oinarritzen gira, hori gure gorputzak desoreka kasuetan duen auto-sendatzeko indarra delarik. Naturopatak bezeroa laguntzen du osasuna berriz atxemaiten eta atxikitzen.
-Gorputza auto-garbitu ahal izaiteko baldintzak sortzen ditugu.Osasun teknika naturaletan oinarritzen den bizi higienea eta naturarekin kontaktu erregularrak aholkatzen ditugu.

Naturopatia 3 zutabe nagusirengan oinarritzen da :

Elikadura
Elikadura berrorekatzea, mikroelikadura, sasoineko kurak, detox kurak...
Ariketa fisikoa
Bizi higiene on bat ukaiteko, garrantzitsua da aktibitate fisiko erregular bat praktikatzea eta ez bortxaz manera intentsiboan.
Estresaren eta emozioen kudeaketa
Emozioen eta estresaren kudeaketa hobe bat ahalbidetzen duten teknikak : lasaiketa, meditazioa, eguneroko ohitura batzuen aldaketa...

    Nere espezialitateak

    Emazteak

    Fertilitatea

    Haurdunaldia

    Lekukotasunak